Mendiko eskia (ski tour, ski rando). Bloga sortu dugu taldean egiten ditugun txangoen berri emateko, bizi izandakoak beste batzuekin gozatzeko.
2015(e)ko ekainaren 7(a), igandea
2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata
Euskadin gozatzen, Otsailak 7
Bachimañara joateko asmoa zen gure plana. Astea hasi eta laster ikusi genuen eguraldia okertu egin behar zela. Eta hala izan zen. Elurra mara mara hasi zen, Euskal Herrian bertan. Eta.....etxean gelditzea erabaki genuen.
Euskal Herrian egin genuen plana. Larunbatean goizean irten genuen. Lehenengo plana zen Udanara joatea. Eta handik Artzanburura. Baina azkenean, Arantzazura joan ginen.
Eguraldia nahiko kaskarra, baina....
Tellakakueta igo eta handik Artzanbururantz....askotan bezala izoztuta, haizea, kriston hotza....!!! bide erdian buelta ematea erabaki gauen eta....Tellakakuetako basora sartu gitzen.
Goiz zan eta Butreaitzera joatia pentsau gauen eta.....joan ginen. Igoera "matxaka" traza batetik igo gauen , baina ondo.
Laino artean jaitsi eta berutza, Arantzazuruntz.
Etxeko bidean, Urtiagainen, salda bero bat hartu gauen eta ....etxera!
Ederto, betiko moduen.
2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea
Urte berria estrenatzen
Taillon Urtarrilak 2015 from jmarregi on Vimeo.
Oraingoan Taillon mendira jo dugu. Hasierako ideia Sarradets-en lo egitea zen, baina meteo aldatu zan eta egunian ibilbide osoa egitea erabaki gauen.
Betiko moduan 4 t´erdietan irten eta Luz St Sauverreraino joan ginen, han gosaldu eta Gavarniruntz joan gitzen.
Gite-a konfirmatu ( http://legypaete.pagesperso-orange.fr/basque/tarifs.htm ) eta gorutza joan ginen.
Randoneur forfaita erosi (8,5€) Col de Tentes-era igotzeko.
Handik gorutza Bujaruelo portutik.
Parajea izugarria, edurra desastre. Serradetsera igotzeko nahiko txarto, baina han hamarretakoa egin eta gorutza. Brechara heltzeko kranpoiekin eta handik falsa brecharaino joan ginen. Elurra txarto han ere. Falsa brecharaino joan ginen, baina jada berandu zan. Arratsaldeko hirurak eta bueltatu egin ginen.
Ah ze buelta kaskarra !!! (jeitsiera Gavarniruntz jotia askoz be hobeto, duda barik).
Kriston fokeada, patinaje eta abar...eta pistetatik jaitsi ginen. Arratsaldeko 6etan heldu ginen. Iluntzen hasi zan segituan...
2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea
Andorra 2014
Hau dela eta bestea dela, argitaratu barik utzi genuen aurreko denboraldiko azken irteera.
Merezitako amaiera emango diogu eski denboraldiari.
Aurten Andorra aukeratu dugu aste osoko irteera egiteko. Eguraldia ez dugu lagun izan eta hiru baino ez gara joan, besteek ezin etorri.
Aurten martxoa aukeratu dugu, aste santua baino lehen.
Zeozer ikasi dugu aurten, GPS bat oso baliabide ona dela. Apurkak-apurka ikasten gabiltza zer-nola erabili behar den. Oraingo honetan ikaragarri lagundu digu hara eta hona laino artean ibiltzen.
Hona hemen irteeraren kronika eta irudi montajea.
andorra.mp4 from jmarregi on Vimeo.
Lehen eguna: zapatua
Arrasatetik 4:50ean irten eta zuzenean Aix les Thermes-eraino. Han materiala ikusi dugu. Karmelek kranpoi batzuk erosi ditu eta besteok materialaz gozatu. Ez du aurkitu bilatzen ari ze materiala, eski kranpoiak eta eski tablaak.
Ogi ederra erosi dugu bertan (bene-benetakoa), eta gosaldu ere bai.
Pas de la Casa-ra goaz, Pedrons mendira igotzeko asmoarekin. Azkenean ez dugu egin , sekulako haizea dabil eta. Bueltatxo bat egin dugu (mendi dendak ikusten) eta Incles bailarara joan gara, bai eta Ransol-era ere. Ingurua ezauketan. Ransol-en bazkaldu dugu, furgonan.
Bazkalostean, apartamentura joan gara, La Massana eta Ordino tartean dago. Giberga apartamentuak. E29.
Gauzak laga txukun-txukun eta Andorra la Bella aldera fan gara. hango kirol eta elektronikaren inguruko denda asko eta asko zapaldu ditugu, direnak eta ez direnak.
Horren ostean, etxera, afaltzen.
Bigarren eguna: domeka
Ransol-era goaz, Pic de Serrera igotzeko asmoaz. Track bati jarraitu diogu. Euria ari du, goian elurra eta lainatuta dago.
GPSari jarraitu eta "leku estu bat" pasatu dugu. Lakuetara doan 'kanal'era iritsi gara. Aurrera joko dugu?
Gora goaz, lakuak gurutzatu eta Meners mendi leporantz goaz.
Beheraxeago geratu gara, laino itxia dugu eta zaila dugu mendia egitea, tontorrera iristea.
Buelta erdi eman eta itzulera oso edur txarretik da.
Busti-busti eginda iritsi gara automobilera.
3 h 16 min ibiltzen eta 720 m-ko desnibela pilatu dugu.
Apartamentura joan eta arratsaldean bueltatxo bat Ordinotik. Oso polita.
Hirugarren eguna: astelehena
Josuk okindegi bat erakutsiko digu Ordinon, egunero egunero erosiko dugu hor ogia, sekulakoa benetan! Askotariko ogiak dituzte.
Egun ederrak egiten dituzte !!.
Lainoa dugu, baina ideia da Font Blanca aldera joatea.
Lainoa dugu, baina ideia da Font Blanca aldera joatea.
Arcalis-erantz goaz. Eski estaziora iritsi baino lehen bidetxo bat dago eskumaldean. Pinadi batetik irten dugu; berotu ederra hartu dugu. Bailara zabal batean sartu eta track-ari jarraitu diogu eta matxakaren batek egindako bideari ere bai. Ez du buelta mariarik egiten, konbertsiorik ez!!
Aurrera goaz eta eguraldiak hobera egin du, mendi lepoa ikusi genezake eta ezkerraldeko pala, Font Blanca aldera doan.
"Arraro" samar dagoen palatik goaz. Ebatzen ez duen edurra da.
Gorago, zeozer jaten gelditu gara eta laino sartu da. Gure parean dagoen mendi lepor batera segitzea erabaki dugu, track-ari jarraituz.
Mendi lepora iritsi eta Josuk tira eta tira, aurrerantz, apur bat gehiago, apur bat gehiago...
Apurka-apurka azken tartea dugu aurrean. Argitzen ari da eta har hor gure gailurra; denbora izan dugu igo eta argazkiak ateratzeko.
Azken zatian, Karmelek eskiez igo du; guk kranpoiez.
Oso edur txarretik jaitsi gara, bolatxoak egiten ditugu etengabe. Ezin gozatu.
Irteera lekura iritsi gara eta sari moduan Josuk Guinnes batzuk eskaini dizkigu... egundokoa izan da!!
Dena batu eta Arcalis-era joan gara, argazki batzuk ateratzen.
1.050
metro inguruko desnibela eta ia 5 ordu.
Laugarren eguna: martitzena
Grau Roig aldera joan gara, goiz. Egun ederra dugu. Montmalus aldera egin dogu eta lepora iritsitakoan, eski larruak erantzi eta lakurantz egin dugu. Jaitsiera ederra. Gozatu egin dugu.
Eski larruak jarri eta aurrera. Lepo batetik eskumarantz bailarara, beherantz, pinadi batetik eski larruak kendu barik. Lasai jaitsi gara bailarara, eta handik Illa mendi lepora jo dugu. Bero handia. Oso inguru ederra da.
Urtegi parera iritsi gara, L´Illa aterpe ondora, eta zeozer jan dugu. Nondik nora jo behar dugun begiratzen gabiltza, lepoaren zein lekutara jo jakiteko.
Irten eta eskumaldeko lepora iritsi gara. Jaitsiera gogortsua da (ez da gaitza). Hortik ez gara jaitsiko eta ertzetik aurrera egin dugu Pessons gailur aldera eta handik, tontor ondoan dagoen mendi lepo batera. Mendi ertz polita, nahiko segurua.
Kanalera jaitsi gara. Argi dago nondik jo behar dugun.
Hor sartu gara, haizearen babesean; kranpoiak jantzi eta beherantz. Giro ederra!. Barriketak.
Hor sartu gara, haizearen babesean; kranpoiak jantzi eta beherantz. Giro ederra!. Barriketak.
Jaitsi gozatzen. Couloir behealdera iritsi gara, eskiak jantzi eta beherantz, laku aldera. Pessons zirkua da. Oso ederra.
Lakura eta chalet jatetxera iritsi gara, pisten ondora. Beherantz pistetatik.
Guztira 1.350 m-ko desnibela eta 7 ordu.
Bosgarren eguna: eguaztena
Argi agertu da goiza, baina prebisioa da aldatu egingo dela. Haize handia eman dute.
Sorteny bailarara jo dugu. Hango aterpea dagoen lekura goaz, pistari jarraituz eta handik Serrera gailurrera.
Pistak gora egiten du, apurka-apurka. Bailara estutu egin da eta gero plateau bat, oso zabala. Zoragarria.
Hortik, atsedenik gabe, mendi leporantz, aldapa tente batean gora.
Mendi lepora iritsi baino lehen, nik buelta egitea erabaki dut eta aterpera itzultzea. Karmel eta Josu
gorantz doaz mendi leporaino, gora egin aurretik zeozer jan dute.
Ni beherantz aterperaino; elur ona dago. Gozatzen ari naiz.
Mendi leportik gailurrera doaz eskiak bizkar zorroan dituztela eta kanproiak jantzita. Gora bidean bizkar zorroa utzi eta gorantz doaz sekulako haize handiarekin. Gailurrera iritsi dira eta laster batean beherantz. Eskiak jantzi eta elur zakarraz beherantz aterperaino. Aterpean batu gara eta automobilera iritsi eta euria hasi du.
Guztira 5 h eta 1.140 m inguruko desnibela.
Seigarren eguna: eguena
Aginduta bezala etorri da eguna, euri asko eta haize handia; atseden eguna; hiriburura goaz, zeozer erosten.
Zazpigarren eguna: egubakoitza
Eguna argitu du euriaz eta dena lainatuta. Gauean euria egin du eta edurra 1.600 m-tik gora.
Prebisioa da argitu egingo duela orduak aurrera egin ahala. Eta zalantzan gaude, irten mendira edo pistetara joan. Azkenean mendira joatea erabaki dugu. Arrisku maila 4an dago eta eremu seguru batera goaz. Incles bailara aukeratu dugu. Ideia da Siscaró aldera joatea.
Incles bailara oso luzea da baina ederra. Hasieratik dago elurretan.
Apurka-apurka bailaren bihotzeraino goaz eta handik 90 grado biratu dugu, gorantz joateko. Kontu handiz goaz, pinaditik gertu.
Track bat dugu; Siscaró aterpera iritsi gara. Leku aparta da.
Atseden hartu dugu aterpean eta gora edo behera zer egin ez dakigula, Karmelek gorantz egin du. Beste ordu bat gehiago gorantz eta Portella de Siscaró ondoko mendi lepora iritsi gara. Eguraldia makur dator, lainatuta dago, eta 15:00ak dira. Jaistea erabaki dugu.
Edur bustia dugu.... ezin gozatu larregirik.
Aterpetik behera kontuz goaz eta Incles bailaran sartutakoan 3 km-ko 'fokeadie'; izerditan iritsi gara.
Aterpetik behera kontuz goaz eta Incles bailaran sartutakoan 3 km-ko 'fokeadie'; izerditan iritsi gara.
Guztira 3 h 30 min eta 980 m-ko desnibela.
Zortzigarren eguna: zapatua
Meteoak eguraldi oso ona eman du. 'Ensoleillat' !!
Goizean goiz jagi, apartamentua batu eta bagoaz.
Col de Puymorens-era goaz. Coma d´Or mendia egiteko asmoa dugu.
Parking-ean oso zakarra da haizea. Irtetea erabaki dugu.
Bailaran gora goaz. Oso zabala da, Haizeak ez du treguarik, etenik gabe jotzen du, geroago eta handiagoa da.
Gorantz jarraitu eta lehen lepora iritsi gara. GPSa behar dugu jakiteko non gauden eta hurrengo leporantz goaz.
Lepo iritsi orduko tril egingo dugu frantses batzuekin; ezagutzen dute ingurua, baina buelta eman dute.
Ezin dugu besterik egin, laino trinkoa dugu eta haizea gogor.
Itzultzea erabaki dugu. Ahal den moduan jaitsi gara, ez baitugu ezer ikusten. Benetan jaitsiera eskasa, txarra.
Guztira 3
h eta650 m inguruko desnibela.
Beti bezala, merezi izan du.
Beti bezala, merezi izan du.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)