2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Euskadin gozatzen, Otsailak 7



BachimaƱara joateko asmoa zen gure plana. Astea hasi eta laster ikusi genuen eguraldia okertu egin behar zela. Eta hala izan zen. Elurra mara mara hasi zen, Euskal Herrian bertan. Eta.....etxean gelditzea erabaki genuen.
Euskal Herrian egin genuen plana. Larunbatean goizean irten genuen. Lehenengo plana zen Udanara joatea. Eta handik Artzanburura. Baina azkenean, Arantzazura joan ginen.
Eguraldia nahiko kaskarra, baina....
Tellakakueta igo eta handik Artzanbururantz....askotan bezala izoztuta, haizea, kriston hotza....!!! bide erdian buelta ematea erabaki gauen eta....Tellakakuetako basora sartu gitzen.
Elur ederra topau gauen han !! eta bi buelta eman genituen. Disfrutauta.
Goiz zan eta Butreaitzera joatia pentsau gauen eta.....joan ginen. Igoera "matxaka" traza batetik igo gauen , baina ondo.
Laino artean jaitsi eta berutza, Arantzazuruntz.
Etxeko bidean, Urtiagainen, salda bero bat hartu gauen eta ....etxera!
Ederto, betiko moduen.