Otsailaren 20-21ean
Egileak: Josu, Joxemi, Andoni, Luix eta neu, Karmel.
Zapatua, otsailak 20 ditu. Goizaldean jagi Arrasaten, eta 8:45ean Vielhan gaude. Casa Luis-en gosaldu dugu (lehenengoz); bokata ederrak. Gosaria ere bikaina.
Halako baten, konturatu gara auto ilara luzeak daudela, eta bizkor-bizkor abiatu gara Arties aldera iristeko; ia ordubete behar izan dugu Pònt deth Ressèc-era iristeko.
Val d'Aran aldean gaude, Valarties haranean, zehazki. Gaur automobila utzi Pònt deth Ressèc-en eta bagoaz Loseron baso alderantz. Pista hartu dugu, Prüedo-ra doana. Baso eta bailara ederra, eta eguraldia ezin hobea, dena oskarbi eta sekulako beroa.
2.037 m inguruan Estanh de Montcasau; gorriak ikusi ditugu; ez genekien nondik jo; zigi-zaga batean ibili gara; azkenean lortu dugu; ezkerraldetik zeharkatu dugu; ikuspegi zoragarria... goialdean Ribereta eta alboan Montardo mendi eder eta zoragarria.
Ezkerraldean Còlh de Ribereta utzi dugu, hara joan ez joan ibili gara, baina azkenean pentsatu dugu Estanh de Ribereta de Naut aldera egitea.
Lehenengo, igaro dugu erdi-erditik Estanh de Ribereta de Baish. Paisaia zoragarria benetan, nekeak gori-gori eraso badigu ere, izan ere, "zueco"ek sekulako aztarna utzi digute. Kostata baina azkenean goian, eta gogo handiz Colomer aterpetxera iristeko. 18:00etan iritsi gara.
Track-aren datuak: igotzen 1.200 m-ko desnibela eta jaisten 430 m.; guztira 10,5 km.
Afari ederra egin dugu 19:00etan. Lehengo fideo zopa, gero dilistak (earrak) eta hirugarrena izan da amuarraina (arrankaria); postrean txokolate moussea. Bapo afaldu eta 21:00etan ohera.
Gaurko ibilbidea: Refugi Colomers-Pòrt de Caldes-Estany del Pòrt de Caldes-Montardo mendia-Coret d'Oelhacrestada-Planhèts deth Cap deth Pòrt-Refugi dera Restanca-Pònt deth Ressèc.
Datuak ibilbideari buruz: 904 m igotzen eta 1.754 m jaisten; guztira 14 km.
Eguraldia gaur aparta; gozatu ederra hartu dugu. Egun ederra.
Agur paraje zoragarri honi! Baina hurrengoan gehiago!
Honatx bideo txiki bat.