2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

Puigcerda ezauketan

CERDANYA - 2017ko OTSAILAK 20tik 24ra


Astelehenian goiz irtenda , 5 etan eta Ax les Thermeseraino joan ginen. 9:30 etan han gauzen. Karmel fijazioak berriztu egin behar zauen eta han ibili ginan. Telemark Pyrenees dendan. Hango Joseba , Urretxukua, atendidu zigun. Mutil jatorra eta profesional ona.
Eskixak montatzen itxi gauen eta eguna aprobetxatzera joan ginen. Josebak gomendatutako leku batera:   Ascou. Estazino txiki bat da baina paraje oso polita. Chilouá inguruen dago.
Bueltatxo bat zan asmoa eta askenien hango menditxo batzuk igo genituen. Total 650 mtr desnibela. Beno….
Eskixak batu eta Puigcerdá aldera jo genuen. Han apartamentu batera joan ginen.

Martetsenien Puigmal (2909) aldera joan ginen, Err herritik artuta.
Gendea zebillen, frantsesak gehixenak. Hasiera pista oso luze bat zan eta, ederra fokeadie !!. Koñazo bat.
Handik gora, igoera polita eta luze xamar. Tonttorrera igo genuen, polita. Jeitsiera…..nahiko ondo bainan dena oso zapalduta zegoen . Askenien 1000 metro inguru desnibela. Eta 3 ordu igoten.






Asteaskenien Llés aldera joan ginen . Tossa Plana (2904) zan helburua. Forfait bat ordaindu behar izan genuen: 2,5€. Zona hau raketak erabiltzeko oso aproposa. Gorutza joan ginen eta bidea izoztuta hasieran. Makila bat apurtu genuen eta apaino bat eginda….goruntza. Goiko aldea oso zabala eta igotzeko ondo zauen. Goraino joan ginen eta tontorrean trankil egon ginen. Gustora. Han katalan batzuekin elkartu ginen, guk baino beteranuak !.
Seinera eta guzti argazki bat atera gauen. (Lástima, guk ikurrina barik !!).
Jeitsiera aurretik pentsatuta baino hobea izen zan. Udaberriko elurra eta….traza politak egin genituen. Guztira 960 mtr desnibela eta hiru ordu inguru igoten.








Ostegunian, zalantza genituen baina Pic Puig Carlit (2921) era joan ginen. Les Bouilloses presatik irtetzia zan asmoa bainan……5 km beherago bidea mostuta zauen !. Sorpresa garratza !. Fokeo penagarri bat goruntza ! Hankak erretak ….enfin !.
Goruntza joan ginen, laku zona pasatu eta beste bailada baten sartu ginen eta han….Carliteko pala handia zauen. Buelta maria dexente eta alpinoak egin eta gero, lepoa eta tontorra.
Jeitsieran, Josu jausi eta belaunan min hartu zauen….jeitsiera penagarria egin behar izan zuen…..min handiakin….tipo gogorra !.
Guztira 1270 inguru desnibela izen zan eta egun oso luzea….8 ordu pasauta. Eta 21 km pasauta ibilita.





Buelta Puigcerdara .
Hurrengo egunean planak aldatu eta etxeruntz jo genuen. Ax les Thermes era joan, ogia erosi gauen eta ostera Josebarengana, Karmelon fijazioa pieza bat apurtuta zeukan eta…
Bueltan , Donostian, poliklinikara joan ginen eta larrialdietan Josu atendidu zituen. Dirudienez ez da gauza serixua, eskerrak.
Orain errekuperatzera !

Animo Josu !!

Hementxe bideo bat argazkixekin:





Cerdanya from jmarregi on Vimeo.