2016(e)ko martxoaren 27(a), igandea

SELVA DE OZATIK LINZA - LINZATIK SELVA DE OZA: ZIRKULARRA, 2016ko martxoaren 12-13an

Josu, Andoni, Luis eta Karmel.

Betiko moduan, goiz jagi gara; gosaldu 7:30ean-edo Puentelarreinan, eta martxa Selva de Ozara. Camping zaharrean aparkau dogu automobille. Gauzak prestatu eta bagoaz Guarrinza aldera. Zubia igaro eta gorantz.




Eguraldi ederra, benetan. Horra hor argazkiok. Sekulako zeruak. Berba gutxi irudi horiek ikusteko.
Polito-polito Quinboa Altora iritsi gara.

2016(e)ko martxoaren 23(a), asteazkena

Martxoak 18- Express Astunen

Martxoak 18- Express Astunen

Egun librea aprobetxatuaz, eguneko trabesia Astun aldean. Moinestik igo, gero Casterau aldera eta Rebeqetik buelta Astunera.
Eguraldi eta elurra aldakorra, hasieran elur ona, gero umelduta... disfrutauta eta nekatuta !!

Danetara 1400 mt desnibel positiboa eta 14,5 Km

2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea

Pònt deth Ressèc - Colomers - Montardo - Pònt deth Ressèc (2016)




Otsailaren 20-21ean


Egileak: Josu, Joxemi, Andoni, Luix eta neu, Karmel.
Zapatua, otsailak 20 ditu. Goizaldean jagi Arrasaten, eta 8:45ean Vielhan gaude. Casa Luis-en gosaldu dugu (lehenengoz); bokata ederrak. Gosaria ere bikaina.
Halako baten, konturatu gara auto ilara luzeak daudela, eta bizkor-bizkor abiatu gara Arties aldera iristeko; ia ordubete behar izan dugu Pònt deth Ressèc-era iristeko.
Val d'Aran aldean gaude, Valarties haranean, zehazki. Gaur automobila utzi Pònt deth Ressèc-en eta bagoaz Loseron baso alderantz. Pista hartu dugu, Prüedo-ra doana. Baso eta bailara ederra, eta eguraldia ezin hobea, dena oskarbi eta sekulako beroa.
2.037 m inguruan Estanh de Montcasau; gorriak ikusi ditugu; ez genekien nondik jo; zigi-zaga batean ibili gara; azkenean lortu dugu; ezkerraldetik zeharkatu dugu; ikuspegi zoragarria... goialdean Ribereta eta alboan Montardo mendi eder eta zoragarria.
Ezkerraldean Còlh de Ribereta utzi dugu, hara joan ez joan ibili gara, baina azkenean pentsatu dugu Estanh de Ribereta de Naut aldera egitea.
Lehenengo, igaro dugu erdi-erditik Estanh de Ribereta de Baish. Paisaia zoragarria benetan, nekeak gori-gori eraso badigu ere, izan ere, "zueco"ek sekulako aztarna utzi digute. Kostata baina azkenean goian, eta gogo handiz Colomer aterpetxera iristeko. 18:00etan iritsi gara.

Track-aren datuak: igotzen 1.200 m-ko desnibela eta jaisten 430 m.; guztira 10,5 km.
Afari ederra egin dugu 19:00etan. Lehengo fideo zopa, gero dilistak (earrak) eta hirugarrena izan da amuarraina (arrankaria); postrean txokolate moussea. Bapo afaldu eta 21:00etan ohera.

Domeka, otsailak 21 ditu. 6:00etan jagi gara, 6:30ean gosaldu eta 7:00etan martxa, Montardo aldera. Gaur gure helburua da Montardo mendia.
Gaurko ibilbidea: Refugi Colomers-Pòrt de Caldes-Estany del Pòrt de Caldes-Montardo mendia-Coret d'Oelhacrestada-Planhèts deth Cap deth Pòrt-Refugi dera Restanca-Pònt deth Ressèc.
Datuak ibilbideari buruz: 904 m igotzen eta 1.754 m jaisten; guztira 14 km.

Eguraldia gaur aparta; gozatu ederra hartu dugu. Egun ederra.

Agur paraje zoragarri honi! Baina hurrengoan gehiago!




Honatx bideo txiki bat.

2016(e)ko otsailaren 7(a), igandea

Astunen eta Panticosan: 2016ko urtarrilean







2016an, urtarrilaren 30ean

Luis eta biok geratu gitzen goizaldeko 4:55ean,  gero Bergarara fateko, Andoniren eske. Bergaran 5:15ean. Bidaia lasai bañe batzuetan lañuaz. 7:30 aldera Puentelarreinan gosaltzen, kafie eta croissana; ehiztariak eta eskizaleak batu gitzen. Gero, Astun aldera, Jaca atzean lagata. Iritsi Candanchu aldera eta halako panoramarik sekula ikusi be egin barik, inoiz ikusi barik hain edur gutxi sasoi honetan.
Ikusita zelan euen, erabaki gauen Les Moines aldera fan beharrean Astun mendatera fatie.
Apurka-apurka gorantz eta lasai, gozatzen. Gora iritsi eta beherantza, aldemenean Mala Cara eta Astun gailurrak utzita. Dana behera, bailararen zokoraino. Beherantz ezkerrean Pène Blanque eta Pène dou Lapassa, eta eskuman La Meye, eta behealdean La Cournade, eta eskuman Col d'Anéou ou de Bious, Portalet aldera fateko.
Erabaki gauen atzera egitie eta Péne de Lapassa albotik gain batera fatie, eta lepoz lepo goiko aldera iritsi gitzen. Handik barriro Astun lepora; gogo handirik ez Pic de Astunera fateko.
Gero dana beherutz, Astungo pistetatik behera, eta estazioraino. Lehen egune izeteko, ondo.
Onena gero etorri zan, Villanua inguruen bapo bazkaldu gauen, txanpan eta guzti, lehen egune izen zalako.
Automobille hartu eta Panticosara; bidien Biescasen geratu gitzen; garagardo bana hartu gauen, Casa Pepen. (Han "Plaentxi"ko bat ezautu gauen). (Kar kar kar... barreak).
Eta Panticosara iritsi gitzen 7ak aldera, dutxau eta 8etan afaixe. Durangoko mutil bat ezautu gauen; Alberto.

2016an, urtarrilaren 31n
Domekan, Brazatora... Egualdixek eztau lagunketan, atzo agindu euien txarra, benetan txarra... Iso 2.700 inguruan. Hasieran eskixek bizkerrien, eskaileran gora, edur apur bat ondion bañe edur gogorra, leittute dau, izoztute. Eta 15' inguru goiezela, Luisek esan euskun ez euela ondo eta berutza doiela... Burutik beherakuaz-edo... eta gainera eurixe zan... Joxemik dioen moduen, 'pintan bastos'...
Egixe esan zaparradatxo batzuk izen genituen, eta azkenien kalauta... bañe egualdixe portau egin zan, prebisiñuek ikusitte... pozik azkenien.
Gogoraketa haz (Joxemi) zelan ibili gitzen aurrekuen Josu eta hirurok?...

Atzo hobeto euen igoteko... eta goiko mendilepora igo eta fan biherrien Bacias aldera, ezkerretik, aurrera media ladera bat eginda, gorantz....
Azkenien, ezkerrera jo biherrien, Brazatora fateko, aurrera egin gauen eta iritsi gitzen 2.530 metro ingurura, Pico de Serrato bidean gora, eta buelta berutza... Ezin esan edurra ondo euela, bañe tire... nekatu samar beheraino. Azkenien 6 bat ordu egin gauen. Egun edarra.
Denboraldia hasteko, ondo.  Hurrenguen gehixau.
(Irudiak: GoPro Hero4 Session kameraz hartuak)

https://youtu.be/YFburPedqh4

Partaideak: Andoni, Luis eta Karmel

Egilea: Karmel Uribarren

2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

Bisaurin eta Aspe Urtarrilak 2016

2016 Urtarrilak 23, 24 Oraingoan Josu, Jabi eta Joxemi joan gare. Denboraldiko lehenengo irteera ! Zapatu goizean irten, Puente la Reinan kafesne bana hartu eta Lizarara joan ginen. Aurreko gauean euria egin zuen eta ....beno, 9 etan irten eta ipar aldetik joan ginen. Valle de los Sarriostik. Elurra justito eta erreka onduen izotz apur bat. Goruntza joan ginen, buelta maria nahiko "estuak" eta aldapak bidamodukoak.. Nahiko kantsauta ertzera heldu ginen, eta handik kranpoiekin tontorrra. Jeitsiera....denetik. Elurra aldakorra batzuetan baina nahiko ondo. Hori bai...bernak....

Lizarara jeitsi eta han zerbait jan gauen. Eta handik Aisara. Albergue Aisa. Oso ondo.
Dutxa, paseito, afaldu eta lotara.


Bisaurin eta Aspe from jmarregi on Vimeo.
Domekan gozaldu ostean goruntza joan ginan. Furgona dexente zauzen. Dena prestatu eta eskixak motxilan sartuta eta ...elur justo zauen 1.700 ingurura. Embudora heldu aurretik.
Joxemik, erdi gaixorik, buelta eman zuen, eta Josu eta Jabi goruntza.
Enbudotik gora elurra nahikoa eta egokia.
Pixkanaka gora, zetak nahiko zabalak eta lepora arte. Han kranpoiak jarri eta tontorrera.
Jeotsieran elurra, zapatuan baino askoz be hobeto. Baztar guztiak aprobetxatuz, beheraino eta handik porteatu ein biher.

Disfrutauta!