2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

Puigcerda ezauketan

CERDANYA - 2017ko OTSAILAK 20tik 24ra


Astelehenian goiz irtenda , 5 etan eta Ax les Thermeseraino joan ginen. 9:30 etan han gauzen. Karmel fijazioak berriztu egin behar zauen eta han ibili ginan. Telemark Pyrenees dendan. Hango Joseba , Urretxukua, atendidu zigun. Mutil jatorra eta profesional ona.
Eskixak montatzen itxi gauen eta eguna aprobetxatzera joan ginen. Josebak gomendatutako leku batera:   Ascou. Estazino txiki bat da baina paraje oso polita. Chilouá inguruen dago.
Bueltatxo bat zan asmoa eta askenien hango menditxo batzuk igo genituen. Total 650 mtr desnibela. Beno….
Eskixak batu eta Puigcerdá aldera jo genuen. Han apartamentu batera joan ginen.

Martetsenien Puigmal (2909) aldera joan ginen, Err herritik artuta.
Gendea zebillen, frantsesak gehixenak. Hasiera pista oso luze bat zan eta, ederra fokeadie !!. Koñazo bat.
Handik gora, igoera polita eta luze xamar. Tonttorrera igo genuen, polita. Jeitsiera…..nahiko ondo bainan dena oso zapalduta zegoen . Askenien 1000 metro inguru desnibela. Eta 3 ordu igoten.






Asteaskenien Llés aldera joan ginen . Tossa Plana (2904) zan helburua. Forfait bat ordaindu behar izan genuen: 2,5€. Zona hau raketak erabiltzeko oso aproposa. Gorutza joan ginen eta bidea izoztuta hasieran. Makila bat apurtu genuen eta apaino bat eginda….goruntza. Goiko aldea oso zabala eta igotzeko ondo zauen. Goraino joan ginen eta tontorrean trankil egon ginen. Gustora. Han katalan batzuekin elkartu ginen, guk baino beteranuak !.
Seinera eta guzti argazki bat atera gauen. (Lástima, guk ikurrina barik !!).
Jeitsiera aurretik pentsatuta baino hobea izen zan. Udaberriko elurra eta….traza politak egin genituen. Guztira 960 mtr desnibela eta hiru ordu inguru igoten.








Ostegunian, zalantza genituen baina Pic Puig Carlit (2921) era joan ginen. Les Bouilloses presatik irtetzia zan asmoa bainan……5 km beherago bidea mostuta zauen !. Sorpresa garratza !. Fokeo penagarri bat goruntza ! Hankak erretak ….enfin !.
Goruntza joan ginen, laku zona pasatu eta beste bailada baten sartu ginen eta han….Carliteko pala handia zauen. Buelta maria dexente eta alpinoak egin eta gero, lepoa eta tontorra.
Jeitsieran, Josu jausi eta belaunan min hartu zauen….jeitsiera penagarria egin behar izan zuen…..min handiakin….tipo gogorra !.
Guztira 1270 inguru desnibela izen zan eta egun oso luzea….8 ordu pasauta. Eta 21 km pasauta ibilita.





Buelta Puigcerdara .
Hurrengo egunean planak aldatu eta etxeruntz jo genuen. Ax les Thermes era joan, ogia erosi gauen eta ostera Josebarengana, Karmelon fijazioa pieza bat apurtuta zeukan eta…
Bueltan , Donostian, poliklinikara joan ginen eta larrialdietan Josu atendidu zituen. Dirudienez ez da gauza serixua, eskerrak.
Orain errekuperatzera !

Animo Josu !!

Hementxe bideo bat argazkixekin:





Cerdanya from jmarregi on Vimeo.

2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Zuriza aldian

2017ko otsailaren 11 eta 12an

Bigarren irteera izen da. Aurreko astien elur dexente bota zauen eta haize zakarra. Baina pare bat egun aterri egin zauen eta elurra nahiko asentatuta esaten zuten. Asike.....martxa !.
Orainguan Andoni, Josu, Karmel eta Joxemi.
Betiko ohiturari jarraituz, 'supermadrugón' zapatuan. 07:30etarako Zurizan gengozen!.
Gozaldu eta Estriviellaruntz fan gitzen. Eta handik trabesian Chipetara eta jeitsiera GRtik Tatxerasera. Trabesia polita, desnibela 1.200 metro ingurukoa eta 7 ordu eta erdi. Agobiau barik.
Ondo gozatuta. Justu-justu heldu gitzen aterpera eguraldia aldatu aurretik. Elurra hasi zan.
Afaldu ederto ein gauen, eta lo be bai. Prezio aldetik be ondo.
Hurrengo egunian , domekan, haize oso zakarra irten zan, eta gozaldu eta gero Linzaruntz fan gitzen




. Azkenien eskixak jarri be ez gauen ein eta etxeruntz buelta.
Hurrengo irteeren planak egiten.....

Hemen lehenengo eguneko argazki batzuk:












2017(e)ko urtarrilaren 29(a), igandea

Sallent inguruan

2017 ko Urtarrilak 24 eta 25 

Beno, eguraldixa kaxkarra, elurre eskaxa....denboraldi hasiera....atzera atzera eta atzeratu egin zaigu.
Asteburuetan, ezin. Askenien, aste barruen ikusi gauen eguraldi dexente lehio bat eta......ordu libreak, ordu extrak, opor atzeratuak, jubilazioa......irteratxo bat antolatu gauen. Karmel, Josu, Luix eta Joxemi. Sallentera joan giñen. Hostal Fauren lo egin eta pare bat egun disfrutetan.
Lehenengo egunian: Portaletetik irtenda, Péne de la Glére ondotik Peña Blancara eta handik hertzetik Canal Royara. Oso trabesia polita. Eta zailtasun barik. Disfrutatu ein gauen . Canal Royatik ba zauen luzatzeko aukeria bainan, elurra ona zauenez....beruntza jo gauen. Disfrutetan.
Hori bai....zekulako hotz pasau gauen.....
Hurrengo egunian , Corral de las mulasera joan eta handik Glera de Anayetetik, cuello de espelunziecha eta Espelunziecha igo gauen. Arroyeras egitea ere zan plana baina Luixek lehen bai lehen bueltatu behar zan eta....barranco de Culibillasetik jetsi ginen. Elur onakin.
Lehelena izateko.....gustora gelditu ginan.




Sallent 2017 01 from jmarregi on Vimeo.