2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

Bisaurin eta Aspe Urtarrilak 2016

2016 Urtarrilak 23, 24 Oraingoan Josu, Jabi eta Joxemi joan gare. Denboraldiko lehenengo irteera ! Zapatu goizean irten, Puente la Reinan kafesne bana hartu eta Lizarara joan ginen. Aurreko gauean euria egin zuen eta ....beno, 9 etan irten eta ipar aldetik joan ginen. Valle de los Sarriostik. Elurra justito eta erreka onduen izotz apur bat. Goruntza joan ginen, buelta maria nahiko "estuak" eta aldapak bidamodukoak.. Nahiko kantsauta ertzera heldu ginen, eta handik kranpoiekin tontorrra. Jeitsiera....denetik. Elurra aldakorra batzuetan baina nahiko ondo. Hori bai...bernak....

Lizarara jeitsi eta han zerbait jan gauen. Eta handik Aisara. Albergue Aisa. Oso ondo.
Dutxa, paseito, afaldu eta lotara.


Bisaurin eta Aspe from jmarregi on Vimeo.
Domekan gozaldu ostean goruntza joan ginan. Furgona dexente zauzen. Dena prestatu eta eskixak motxilan sartuta eta ...elur justo zauen 1.700 ingurura. Embudora heldu aurretik.
Joxemik, erdi gaixorik, buelta eman zuen, eta Josu eta Jabi goruntza.
Enbudotik gora elurra nahikoa eta egokia.
Pixkanaka gora, zetak nahiko zabalak eta lepora arte. Han kranpoiak jarri eta tontorrera.
Jeotsieran elurra, zapatuan baino askoz be hobeto. Baztar guztiak aprobetxatuz, beheraino eta handik porteatu ein biher.

Disfrutauta!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina