2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Zuriza aldian

2017ko otsailaren 11 eta 12an

Bigarren irteera izen da. Aurreko astien elur dexente bota zauen eta haize zakarra. Baina pare bat egun aterri egin zauen eta elurra nahiko asentatuta esaten zuten. Asike.....martxa !.
Orainguan Andoni, Josu, Karmel eta Joxemi.
Betiko ohiturari jarraituz, 'supermadrugón' zapatuan. 07:30etarako Zurizan gengozen!.
Gozaldu eta Estriviellaruntz fan gitzen. Eta handik trabesian Chipetara eta jeitsiera GRtik Tatxerasera. Trabesia polita, desnibela 1.200 metro ingurukoa eta 7 ordu eta erdi. Agobiau barik.
Ondo gozatuta. Justu-justu heldu gitzen aterpera eguraldia aldatu aurretik. Elurra hasi zan.
Afaldu ederto ein gauen, eta lo be bai. Prezio aldetik be ondo.
Hurrengo egunian , domekan, haize oso zakarra irten zan, eta gozaldu eta gero Linzaruntz fan gitzen




. Azkenien eskixak jarri be ez gauen ein eta etxeruntz buelta.
Hurrengo irteeren planak egiten.....

Hemen lehenengo eguneko argazki batzuk:












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina